Urkullu eta Rajoy Moncloan bildu ziren astelehenean

Actualizado: martes, 16 septiembre 2014 11:20
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak hiru orduko bilera izan zuten astelehenean, irailaren 15ean, Moncloa jauregian, Madrilen, Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

   Uztailean Urkulluk bilera eskatu zion Rajoyri, eta joan den abuztuaren 20an Espainiako Gobernuko presidenteak gutuna bidali zion Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, berarekin bildu nahi zuela jakinaraziz.

   Azken asteetan EAJk topaketa egiteko zehaztasun eza kritikatu du, eta Eusko Jaurlaritzak ere esan du espero zuela Madrilek Euskadirekiko elkarrizketa ez etetea.

   Azkenean, astelehenean, irailaren 15ean, bi agintari politikoak Madrilen bildu ziren, Kataluniako Diadaren ospakizunaren ondoren eta Eskozioako erreferendumaren bezperan.