Urkulluk bakea eta bizikidetza "elkarrekin eraikitzeko" deia egin du

Actualizado: lunes, 13 enero 2014 14:38
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 13 (EUROPA PRESS)

   Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du erantzukizuna bakea eta bizikidetza "elkarrekin eraikitzea" dela, hainbat sentsibilitate politikoren artean "ikuspuntu partekatu baten alde" lan egitea, alegia.

   Urkulluk horrela baloratu du joan den larunbaterako Tantaz Tanta ekimenak deitutako manifestazioaren debekua eta horren ondoren "Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea" lelopean egin zena. Balorazioa Gasteizeko Zabalgana osasun zentro berriaren inaugurazioan egin du gaur, Jon Darpon Osasun sailburua ondoan zuela.

   Eusko Jaurlaritza bakea eta bizkidetza "elkarrekin" eraikitzearekin konprometituta dagoela ziurtatu du Urkulluk, eta "erantzukizunez eta heldutasunez" aurrera eramango duela jakinarazi du.