Urkulluk "benetako estatu politika" egiteko beharra planteatu dio Rajoyri

Urkullu eta Rajoy, aurreko bilera batean
Foto: EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 16 septiembre 2014 11:45
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adostutako "benetako estatu politika" jorratzeko "beharra" planteatu zion Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, Madrilgo Moncloa jauregian astelehenean izan zuten bileran.

   Halaber, transferitzeke dauden eskumenak ematea, Kupoa eta Kontzertu Ekonomikoa, eta Madrilgo Gobernuaren "jarrera zentralizatzailea" amaitzea bezalako gaiak ere helarazi zizkion Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari. Gai horiek guztiak Urkulluk uztailaren 18n Rajoyri bidali zion gutunean zeuden jasota.

   Bi agintari politikoak Madrilen bildu ziren astelehenean, irailaren 15ean, Kataluniako Diadaren ospakizunaren ondoren eta Eskoziako independentziari buruzko erreferendumaren bezperan.

   Testuinguru horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) "errealitate soziopolitikoa eta harreman politiko instituzionalarena" ere azaldu nahi zizkion Urkulluk Rajoyri, "gestionatzeko asmoz" egindako gogoeta bateratu bat lantzeko helburuarekin.

   Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskadin bakearen eta bizikidetzaren sendotzeaz ere hitz egin nahi zuen Madrilgo Gobernuko presidentearekin.