Urkulluk "beste espetxe politika bat" eta kartzelen eskumena eskatuko dizkio Raxoiri

Actualizado: lunes, 14 enero 2013 10:37

BILBO, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du "beste espetxe politika bat" aplikatzeko eskatuko diola Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteari, besteak beste, presoen hurbilketa jasoko duena. Halaber, kartzelen eskumena transferitzea ere galdegingo dio.

SER irrati-kateari eskaini eta Europa Press-ek jasotako elkarrizketa batean, joan den larunbatean presoen aldeko Bilboko manifestazioan parte hartu zutenekiko eta martxan "egon ez ziren Euskal Herri osoko ia hiru milioi biztanleekiko" errespetua azaldu du Urkulluk.

Bere iritziz, espetxe politika aldatzeko eskaera "ez da zertan manifestazio bati lotuta egon behar". "Espainiako Gobernuak kontuan hartu beharko luke beste espetxe politika bat aske ez dauden pertsonek duten eskubidearekiko errespetuagatik, eta hurbilketa kontzeptua izan beharko litzateke nagusi", gaineratu du.