Urkulluk dio euskal herritarren "gehiengoak" Euskadi "Europan nazio bezala haztea" nahi duela

Iñigo Urkullu
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 22 febrero 2013 14:15

GASTEIZ, 22 (EUROPA PRESS)

   Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskadi "Europan nazio bezala haztea" bermatuko duen proiektu bat bultzatzeko duen konpromisoa berretsi du, euskal herritarren "gehiengoak" nahi duelako "autogobernu gehiago, ongizate gehiago" eta "euskal errealitate nazionala" aitortua izatea.

   Urkulluk Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok, ostiral honetan, Eusko Jaurlaritzaren kontrolerako osoko bilkuran, UPyD alderdiak gai honen inguruan egindako galdera bati erantzunez.

   Azken hilabeteetan zentzu horretan mantendu duen mezuarekin bat etorriz, Euskadi "Europan nazio bezala" hazteko duen nahia adierazi du. Bere esanetan, hori lortzeko prozesua Eusko Legebiltzarretik egin behar da, "elkarrizketaren, akordioaren eta negoziazioaren" bidez.

   Urkulluk nabarmendu du legealdi honetan Gernikako Estatutua "eguneratzeko aukera" dagoela. Bere iritziz, Euskadiko herritarren "gehiengoak" nahi duena "autogobernu gehiago, ongizate gehiago" eta "euskal errealitate nazionala" aitortua izatea da.