Urretxu eta Legazpi arteko bidegorria itxita egongo da ostiralean

Actualizado: miércoles, 1 octubre 2014 12:50

DONOSTIA, 1 Oct. (EUROPA PRESS) -

Urretxu eta Legazpi bidegorria itxita egongo da datorren ostiralean, urriaren 3an, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean, sastraka kentzeko eta garbitzeko lanak egiteko.

Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez, plataformak duen zabalera ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erotzeko arriskua dagoenez, bidegorria itxi egin beharko da.