Urtarrilaren 1eko goizaldean aldiriko 15 tren jarriko ditu Renfek Bilboko gunea osatzen duten hiru lineatan

Renfek aldiriko trenak eskainiko Bilbo inguruan urtarrilaren 1eko goizaldean
Europa Press
Actualizado: jueves, 29 diciembre 2011 12:54

BILBO, 29 Dic. (EUROPA PRESS) -

Renfek aldiriko 15 tren eskainiko ditu uatrrilaren 1eko goizaldean Bilboko gunea osatzen duten hiru lineatan, hau da, Bilbo-Santurtzi, Bilbo-Muskiz eta Bilbo Urduña lineatan, konpainiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Izan ere, Gabon jaiak direla eta, Renfek bere trenen ordutegiak moldatu ditu aipatu hiru lineetan abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra bitartean. Abenduaren 31ri dagokionez, azken trenak 20:40 eta 21:00ak bitartean irtengo dira.

Halaber, Gabon Zaharreko ospakizuna dela medio, urtarrilaren 1eko goizaldean zehar Renferen aldirietako zerbitzuak ohiko "Gau Jaia!" zerbitzuei tren bereziak gehituko dizkie, eta gaueko 15 tren eskainiko ditu 2012ko lehen goizean zehar.