Urtarrilean Euskadin egindako enplegu erregulazioko espedienteak %28 jaitsi ziren

Actualizado: lunes, 17 febrero 2014 17:03
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) joan den urtarrilean egindako enplegu erregulazioko espedienteak %28 jaitsi ziren aurreko urteko hil beraren aldean. Kasuak jaitsi zirenez, eragindako pertsonen kopurua ere jaitsi egin zen, %23, hain zuzen ere.

   Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, urtarrilean 251 espediente izapidetu ziren, abenduan baino %21 gehiago. Hala ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak "balio handiagoa" ematen dio azken bi urteen arteko konparaketari, lan merkatuaren bilakaeraren "irudi egiazkoagoa eskaintzen duelako".

   Modu honetan, 2013ko urtarrilean enplegu erregulazioko espedienteren batek eragindako langileak 4.198 baziren, joan den urtarrilean 3.227 izan ziren, duela 12 hilabete baino %23 gutxiago.

   Halaber, etendura espedienteak 150 izan ziren, lan jardunaldia murriztekoak 91 eta iraungitze espedienteak 10. Espediente guztietatik, 197 aurreko baten jarraipena izan ziren, eta 2.807 langileri eragin zieten (%87).

   Azkentzeek 139 langileri eragin zieten, 2013ko abenduan baino %9 gehiagori. Hazkundea gorabehera, datu hori % 59 txikiagoa da 2013ko urtarrilekoaren aldean. Horrenbestez, kaleratze kolektiboen irtenbidea iazko maila bertsuan dago, %44ko jaitsiera izan zuelako euskal enpresetan.

   Sektoreka, lan erregulazio espedienteen kopurua bere horretan mantendu zen nekazaritzan eta eraikuntzan, jaitsi egin zen industrian eta pixka bat igo zen zerbitzuetan.

   Akordioen portzentajea %90 ingurukoa izan zen, eta Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea izan ziren gehien kaltetutako eskualdeak. Gaur egun, 16.833 langileri eragiten dieten 1.261 espediente daude indarrean; espediente horietatik 842 (%67) aurreko beste baten jarraipena dira.