WiFi bidezko konexio ultralasterra jarriko du Euskaltelek Bilbon jokatuko den Munduko Jauzi Txapelketan

Actualizado: viernes, 19 septiembre 2014 18:07

BILBO, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

WiFi konexio bidez sarera sartzeko zenbait puntu jarriko ditu Euskaltelek Red Bull Cliff Diving World Series Munduko Jauzi Txapelketan. Lehiaketa Bilbon izango da, larunbat honetan, irailaren 20an, eta berariaz diseinatu eta egindako instalazio batekin, euskal konpainiak Interneteko seinalea emango du Bilboko itsasadarraren bi aldeetara, WiFi konexioaren bidez. Hala, kazetariek, epaileek, epaimahaiko kideek eta antolatzaileek abiadura handian nabigatuko dute: 200 mega deskargatzeko eta 20 kargatzeko.

Euskaltelek jakinarazi duenez, instalazioak prentsako hedabide akreditatuen karpara eramango du konpainiaren seinale nagusia (Campo Volantín ingurura), eta, handik, seinalea emititzeko gailuen bitartez, itsasadarraren beste aldera bidaliko da (Guggenheim ingurura), nazioartean oihartzun handia duen ekitaldi honen antolatzaileak errazago komunika daitezen.

Seinalea banatzeko lau bideratzailek eta segurtasunerako eta segurtasun kopiak egiteko beste batek bermatuko dute komunikazioak (lehia barrukoak nahiz kanpora begirakoak) azkar eta kalitate oso onez egitea.

Aire librean egiten diren eta jende asko mugiarazten duten ekitaldiek konplexutasun teknikoak sortu ohi dituzte Interneteko seinalea datu eta irudiak bidaltzeko behar den fidagarritasunarekin eta azkartasunarekin transmititzeko.

Sarearen WiFi bidezko hornitzaile teknologikoa den aldetik, Euskaltelek beste topaketa batzuetako esperientzia du, Euskadin jokatzen diren surf eta bodyboardeko zirkuituetan, euskararen aldeko jaietan, kirol probetan eta familia jaietan ere parte hartzen baitu.