Wim Wenders eta Juliano Ribeiro Salgadoren "The Salt of the Earth" Donostian, Sebastiaõ Salgadoren erakusketa osatzeko

Actualizado: viernes, 21 julio 2017 17:39

DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS)

Donostia Kulturak eta la Caixa Gizarte Ekintzak Wim Wenders eta Juliano Ribeiro Salgado zinemagileek zuzendutako "The Salt of the Earth" (2014) dokumentalaren proiekzioa antolatu dute Donostian, Sebastião Salgado argazilariaren "Genesia" erakusketa osatzeko. Ribeiro Salgado argazkilariaren semea da eta emanaldia uztailaren 26an izango da, 19:00etan, Tabakalerako zine aretoan. Sarrera doakoa izango da.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Oskar Tejedor zuzendari legazpiarrak aurkeztuko du filma eta ondoren ikusleekin egingo den solasaldia moderatuko du. Tejedorrek "Cuidadores", "Balenciaga, permanecer en lo efímero", "Notas en movimiento" edo "En tránsito" dokumentalak zuzendu ditu.

Jarduera honekin lortu nahi dena da Zurriola pasealekuan "arrakasta handiarekin" ikusgai dagoen Sebastião Salgado argazkilari brasildarraren "Genesia" erakusketa osatzea. "The Salt of the Earth" dokumentalak sari ugari jaso ditu, besteak beste, Cesar frantsesa dokumental hoberenari eta Donostia Zinemaldiko Publikoaren Saria. Gainera, Oscar sarirako hautagaia izan zen.