Xabi Ortuzar eta Yannick Vergara protagonista dituen "En lo bueno... ¿y en lo malo?", ostiralean Arriagako Gelatxoan

Antzezlaneko kartela
ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: jueves, 21 enero 2016 14:16

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Arriagako Gelatxoa izango da ostiral honetan, urtarrilaren 22an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Xabi Ortuzar eta Yannick Vergara protagonista dituen "En lo bueno... ¿y en lo malo?" antzezlanarekin. Pablo Floresek eta María Salek idatzitako "komedia erromantiko oso dibertigarria" da.

   Antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, antzezlanean "berebiziko garrantzia" dauka "Dirty Dancing" film ospetsuak, komedia erromantiko bezala ezagutzen diren pelikulen artean ezagunenetakoa.

   Goizane eta Ekaitz dira istorioaren protagonistak. Ezkontzeko asmoa daukan bikotea osatzen dute eta zera pentsatu dute: ezkontza ekitaldian "Dirty Dancing" filmaren amaierako koreografia dantzatzea. Halere, entseguetan konturatuko dira dantza urrats batzuk imitatzea ez dela uste zuten bezain erraza eta, hori gutxi balitz, hurrengoa hausnartzera iritsiko dira: ezkontzeko ez dela nahikoa maiteminduta egotea; ala bai?

   Sarrerak 9 eta 14 euro artean erosi daitezke www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoan edo Arriaga antzokiko txartel lehiatiletan, aurretiazko salmenta ordutegian.