Xilipurdi Antzerkia taldearen "Ezetz konta!" txotxongilo ikuskizuna igandean Bilbon

Xilipurdiren "Ezetz konta!"
SGAE FUNDAZIOA
Actualizado: miércoles, 15 marzo 2017 11:50

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Xilipurdi Antzerkia konpainiak "Ezetz konta!" ikuskizuna eskainiko du igandean, martxoaren 19an, Bilboko Campos Eliseos antzokian, SGAE Fundazioak antolatu duen Txotxongiloak Igandero zikloaren baitan. Bi emanaldi izango dira, 12:30ean eta 17:30ean, eta sarrerak 9 euro balioko du, antolakuntzak jakinarazi duenez.

"Ezetz konta!" ikuskizunean, Pepa eta Kutxo euren erara saiatuko dira ipuin bat idazten, txotxongiloekin eta umorez. Ikuskizuna "liburuen mundu barrurako bidaia" eta idazkeraren artea eta irakurketaren gustua gaztetxoengan txertatzeko "aukera paregabea" izan daitekeela adierazi dute obraren arduradunek.

Xilipurdi Antzerkia (lehen Teatro Trapero del Río) 1989an sortu zuten Jacques Lecoq Pariseko Nazioarteko Eskolan diplomaturiko ikasleek. Euren antzerkia klownaren tekniketan, pantomiman eta txotxongiloetan oinarritzen da. Harrezkero, ikuskizun erabat bisualak sortu dituzte publiko guztientzat, musikaz eta parte hartzez beteta. 25 urteko ibilbide profesionalean, Euskal Herri osoko jaialdietan izan dira, eta EITBren eta RTVEren saioetan kolaboratu dute. Konpainiako kideek ikastaroak eman izan dituzte Bizkaiko Antzerki Eskola onenetan.

2003. urtean, taldeak Hegoak Saria jaso zuen; 2005ean, Emakunde Saria; 2006an, Berdintasuna Saria. Halaber, 1995ean finalistak izan zen Antena 3 telebista katean abian jarritako Sonrisas 95 Umore Lehiaketan.

Txotxongiloak Igandero zikloaren zazpigarren edizioa 2016ko urrian hasi zen, SGAE Fundazioak Bilboko Campos Eliseos antzokiaren laguntzarekin antolatuta. Berriz Bilboko gune kulturalaren Kupula Aretoan eta funtzio bikoitzekin, 12:30 eta 17:30ean; sarrerak 9 eurotan salgai eta talde zein funtziokako deskontuekin, azken hauek, %15 eta %25ekoak izan daitezkeela. Guztira, martxoaren 26ra arte, 19 talde eta 38 saio izango dira zikloan.

Iaz 5.000 ikusle baino gehiago izan zituen programak, heldu eta 2-10 urte arteko neska-mutikoen artean. Ekimenaren zuzendaritza, aurten ere, Antoine Bastero txotxongilari profesional, programatzaile eta kazetariari egokitu zaio.