Zabalik da Bizkaidatz literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea

Actualizado: miércoles, 9 enero 2013 12:45

BILBO, 9 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz literatur lehiaketaren bosgarren ediziora lanak aurkezteko epea zabaldu du eta otsailaren 20ra arte egongo da irekita, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

"Irudimena askatzea" da Bizkaidatz lehiaketaren xedea, eta, horretarako, bi kontakizunen hasiera proposatzen zaie parte-hartzaileei -bata euskaraz, eta bestea gaztelaniaz-, gero amaitu dezaten. Aurten, Bizkaidatz lehiaketan parte hartzen dutenei, Goizalde Landabasoren "Memoriaren mutazioa" eta Juan Carlos Marquezen "Donde ya solo hay mar" testuak proposatuko zaizkie.

Euskarazko zein gaztelaniazko irabazleek 1.500na euro eta diploma bana jasoko dituzten, eta bigarren sailkatuek 500na euro eta diploma bana. Gainera, euskarazko zein gaztelaniazko finalistek diploma bana jasoko dute.

Modalitate bakoitzean proposatutako idazleek osatuko dute epaimahaia, David Tijero Osorio eta Iñaki Mendizabalekin euskarazko atalean, eta Esther Zorrozua eta Seve Callejarekin gaztelaniazkoan.

Lehiaketak helburu bikoitza du: bizkaitarren sormena bultzatzea eta bi egun esanguratsu ospatzea, hau da, Liburutegiaren Nazioarteko Eguna, urriaren 24an, eta Liburuaren Nazioarteko Eguna, apirilaren 23an. Lehiaketa 16 urtetik gorakoentzat dago zabalik.