Zaldubiren "Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860)" liburua Euskaltzaindiaren webgunean dago

Liburuaren azala
Euskaltzaindia
Actualizado: martes, 3 enero 2012 12:50

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak Gratien Adema "Zaldubi"-ren "Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860)" liburua Akademiaren webgunean jarri du. Hain zuzen ere, argitalpen digitala hurrengo helbidean kontsulta daiteke: www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/73569.pdf

Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, "Zaldubi"-k Hazparnen 1854 eta 1860 bitartean eginak biltzen ditu liburuak, eta garai hartako eliza katolikoaren ikuspegiak, euskaraz idatziak, aztertzeko oso baliagarria da. Denbora bateko lekukotasuna eskaintzen dute. Henri Duhau paratu duen lana da.