Zapaterok eta Urkulluk egungo ekonomiaren egoerarekiko "ardura" partekatzen dute

Actualizado: martes, 2 agosto 2011 20:22

BILBO, 2 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gobernuko presidenteak, Jose Luis Rodriguez Zapaterok, eta EAJko EBBeko liderra den Iñigo Urkulluk, Espainia egun jasaten ari den ekonomiaren egoerarekiko "ardura" partekatu dute telefono dei baten bidez.

Telefono bidezko elkarrizketaren berri dakiten iturriek Rodriguez Zapaterok Urkulluri deitu diola aipatu dio Europa Pressi astearte honetako goizean Estatu espainiarra aurkitzen den egoera ekonomiko latzaren inguruan hitz egiteko, etorkizunean hor iraungo duten arazoak, esan dionaren arabera.

Elkarrizketaren arrazoia Espainiako arrisku prima oinarrizko 400 puntuetatik igo izana da, baita PSOEren Gobernuak gainontzeko exekutibo europarrekin eta Europar Batasuneko ordezkariekin dauzkan kontaktuen berri emateko ere, hartzen ari den neurrien berri eman die azken horiei.

Exekutibo zentralaren ordezkari nagusiak eta EBBko presidenteak beraein "ardura" elkarbanatu dute Espainian jasaten ari den egoera dela eta, Euroguneko zorra krisiaren ondorioz handitu egin baita, arrisku primaren oinarrizko 400 puntuak gailentzera iritsi delarik.