Ze Esatek eta Enkore taldeek joko dute bihar Bilborock aretoan, "Harrapazank" ekimenaren baitan

Enkore taldea Bilborocken izango da bihar
HARRAPAZANK
Actualizado: jueves, 7 abril 2011 13:46

BILBO, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako "Harrapazanak" programak Ze Esatek eta Enkore taldeen kontzertua eskainiko du bihar Bilborock aretoan. "Harrapazank" programa kulturalaren helburu nagusia euskararen erabilera esparru irakaskuntzatik kanpoko jardueretan bultzatzea da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak aretoan bertan eta BBKren orotariko kutxazainetan, telefono bidez eta interneten daude salgai sei eurotan, antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Ze Esatek taldeak egiten duen proposamen musikalak jaia eta dantza biltzen ditu, eta ska, reggaea, musika zingaroa eta rocka festa giroan eskaintzen ditu.

Bestalde, Enkore 2009an Bilbon sortutako rock talde gaztea da. EP bi kaleratu dituzte eta "Harrapazank" programaren kanta sortu dute: "Zer Garen". Kanta honetan Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriaren kolaborazioa izan dute.

"Harrapazank" programak, euskara irakaskuntzatik kanpoko eremuetan eta eguneroko hartu-emanetako hizkuntza izatea lortu nahi du Bilboko gazteen artean eta, era berean, euskararen erabilera sustatzea du xede, bai eta gazteentzako kultura-eskaintza handitzea ere.