Zerbitzuen salmentak %2,2 igo ziren EAEn 2015ean

Actualizado: jueves, 18 febrero 2016 10:48

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zerbitzuen sektoreko salmenten indizeak %2,2ko gehikuntza nominal metatua izan zuen 2015. urtean, azken hiruhilekoan %1,9 gehitu ondoren. Halaber, enleguak %1,2ko igoera izan zuen, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak jakinarazi dituen datuen arabera.

   Herrialdeei dagokienez, tasa nominaletan, zerbitzuen sektoreko salmentek %3,0ko gehikuntza izan zuten joan den urtean Araban, hazkunderik handiena izanik; Bizkaian %2,1 igo ziren salmentak, eta Gipuzkoan %1,9. Halaber, sektoreen artean, aurreko urtearen aldean, Merkataritzako salmentak %1,1 gehitu ziren, eta Gainerako zerbitzuenak %3,8.

   Bestalde, termino errealetan, EAEko zerbitzuen sektoreko salmentek %2,6ko gehikuntza metatua izan zuten 2015ean, eta lurraldeka, Araban %4,0 gehitu ziren, Gipuzkoan %2,8, eta Bizkaian %2,2. Merkataritzako salmentak %2,3 igo ziren termino nominaletan, eta Gainerako zerbitzuenak %3,1.

   Bukatzeko, Euskadiko zerbitzuen sektorean lanean zeuden okupatuen kopurua %1,2 igo zen joan den urtean, aurreko urteko batez bestekoaren aldean.