Zerbitzuen sektoreko salmentak %3,6 murriztu ziren Euskadin 2013an

Actualizado: viernes, 28 febrero 2014 13:14
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zerbitzuen sektoreko salmentek %3,6 murriztu ziren 2013. urtean. Sektoreka, merkataritzak %2,6 egin zuen behera, eta gainerako zerbitzuek %4,7 behera, aurreko urtearekin alderatuta, Eustaten datuen arabera.

   Lurraldeei dagokienez, beherakada handiena Bizkaian izan zen, urtean %4,6 urritu baitzen salmenten indizea. Hurrena Araba dator, %2,7ko beherakadarekin, eta azkenik, Gipuzkoa, %2,1 jaitsita, aurreko urtearekiko betiere.

   Zerbitzuen sektoreak, oro har, %5,0eko beherakada metatua izan zuen EAEn 2013an, unitate errealetan, eta lurraldeka, %5,9koa Bizkaian, %4,2koa Araban eta %3,6koa Gipuzkoan. Merkataritzak, oro har %4,0 egin zuen behera, eta gainerako zerbitzuek %6,5. Sektoreko enplegu mailak %5,1 egin zuen behera, 2012ko batez bestekoarekiko.