Zerga bilketa metatua %5,4 igo da Gipuzkoan 2014an

Actualizado: viernes, 23 enero 2015 14:50
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako zerga bilketa metatua 3.935,7 milioi eurokoa izan da 2014. urtean, hau da, %5,4ko hazkundea izan da aurreko urtearekin alderatuta, orotara 201,3 milioi euro gehiago bildu direlako, foru erakundeak jakinarazi duenez.

   Zuzeneko zergen multzoa (Errenta zerga, Sozietate zerga eta Aberastasunaren zerga) %2,3 handitu da, eta zeharkako zergena (BEZa eta zerga bereziak) %9,1 hazi da. Halaber, Estatuarekiko doiketak %6,7 igo dira.

   Zehazki, Pertsona Fisikoen Errenta Zergak (PFEZ) gora egin du (%3), 42,7 milioi euro gehiago jasoz. Horretarako lagungarria izan da lan etekinen atxikipenen hazkundea (%0,8) eta aitorpenen kuota diferentzial garbia beste %13 igo izana.

   Sozietateen zergak 22,5 milioi gutxiago bildu ditu, aurreko urtean baino %8,7 gutxiago. Horretan zerikusi handia izan du Repinves-Kutxa sententziagatik egin behar izan den 21,9 milioi euroko itzulketa bereziak (28,8 milioi interesekin). Aberastasunaren eta fortuna handien zergak (AFHZ), berriz, aurreko urtean Ondare zergak baino 16,3 milioi gehiago jaso ditu (%33,5 gehiago).

   BEZaren bilketa garbia %13,4 hazi da, eta, orotara, 138,8 milioi euro gehiago bildu dira zerga horrekin. Estatuarekiko doiketengatik (BEZa eta hidrokarburoak batez ere) 21 milioi euro gehiago jaso dira, hau da, %6,7 gehiago. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eta Estatuaren artean Kupoa zehazteko desadostasunak, Gipuzkoak 34,5 milioi euro gutxiago jasotzea eragin du.

   Emaitza hauekin, 2014. urteko Aurrekontuaren betetze maila %99,4koa izan da, urte hasieran aurreikusitakora asko hurbilduz. Aldundiek kudeatzen dituzten zergetan (zuzeneko zergak, zeharkako zergak eta tasak) Gipuzkoako Aurrekontuaren betetze maila %99,9koa izan da, eta
Estatuarekiko doiketetan, aldiz, betetze maila %93,8koa. Bestalde, Finantzen Euskal Kontseiluan urrian egindako aurreikuspenak ia osorik bete ditu Gipuzkoak, zehazki, %99,9an.