Zestoako osasun zentro berria eraikitzeko lanak hasi dituzte

Actualizado: jueves, 18 diciembre 2014 14:07
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

   Zestoako osasun zentro berria eraikitzeko lanak aste honetan hasi dituzte, eta 2015eko udazkenerako amaituta izatea aurreikusi dute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 431.767,46 euro bideratuko ditu Gipuzkoako udalerriko osasun azpiegitura berrira, eta 3.500 lagun inguru artatuko ditu.

   Osasun Sailak jakinarazi duenez, zentro berriak 552 metro koadro izango ditu, eta aurrekoaren ordez eraikiko dute (lehengoak 172 metro koadro zituen). Espazioaz gain, kokapen berriak (Euskal Herria plazako 2 eta 3 zenbakiak) pazienteei irisgarritasun handiagoa ekarriko die, kalearen maila berean baitago.

   Aldi berean, erosotasun handiagoa emango die, medikuntza orokorreko eta erizaintzako kontsulta gehiago izango dituelako, baita sendaketa eta proba gune zabalagoa ere. Horrez gain, mugikortasun murritza duten pertsonen beharretara egokitutako espazioak ere izango ditu gaituta. Gainera, taldeko jardueretarako areto bat ere izango du, eta itxaron gela zabalagoa eta gaituagoa izango da. "Horri guztiari esker, osasun profesionalaren eta pazientearen arteko harremana hobea eta konfidentzialagoa izatea lortuko da", adierazi du.

   Eraikitzen hasi berri den osasun zentroak bertako profesional guztien laneko baldintzak hobetuko ditu, liburutegi bat eta bilera gela bat ere izango baititu, baita unitate buruaren bulegoa eta pazienteari arreta eskaintzekoa ere. Halaber, egungo araudiarekin bat datozen aldagelak ere izango ditu.