"Zientzia Club" ikuskizunak zientziari buruzko bakarrizketak eskainiko ditu asteartean Donostian

Actualizado: lunes, 20 octubre 2014 13:15
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

   "Zientzia Club" ikuskizunaren lehen edizioa ospatuko da astearte honetan, urrriaren 21ean, Donostiako Andia kaleko Kutxa aretoan. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) adituen eskutik zientziari buruzko hamar bat minutuko bakarrizketak izango dira, eta umorea eta musika izango dira protagonista nagusi.

   EHUk jakinarazi duenez, sarrera librea izango da tokiak bete arte, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da Irrintzi Ibarrolarekin; ondoren etorriko dira Elena Lazkano (19:15), Big Van Theory (19:30), Kepa Erdozia (19:45), Bittor Rodríguez (20:00), Imma Hernáez (20:15) eta Big Van Theory (20:30).

   EHUko ikerlariek hitzaldi labur eta entretenigarriak eskainiko dituzte. Adimen artifiziala, nutrizioa, ahotsaren ezagutza, matematiken magia, hizkuntza, kriminologia edo unibertsoaren misterioak bezalako gaien arlo ezezagunak eta bitxikeriak azalduko dituzte. Gainera, tarte garrantzitsua izango dute baita ere blues musikak eta umoreak, The Big Van Theory bakarrizketalari zientifikoen eskutik.

   Ekimen hau azaroaren 5etik 9ra bitartean ospatuko den EHUren XIV. Zientzia Astearen aurrerapena izango da, eta, Donostiako saioaren ondoren, "Zientzia Club" Gasteizen (asteazkenean) eta Bilbon (ostegunea) ikusi ahal izango da.

ZIENTZIA ASTEA

   EHUren XIV. Zientzia Asteak 38 stand, 22 tailer eta 16 txango eskainiko ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen azaroaren 5etik 9ra bitartean. Beste urte batez, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzarekin lotuta dauden ekimen ugari burutuko dira hiriburuetan.

   Helburua, beti bezala, gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, gai hauek sorrarazten dituzten errezeloak eta beldurrak ahaztuz.

   Zientzia Asteko tailer eta txangoetan parte hartu nahi duten guztiek www.zientzia-astea.org webgunearen bitartez izena eman beharko dute. Izena emateko epea urriaren 27ko goizeko 09:00etan irekiko da.