Zientzia eta teknologiaren Elhuyar Olinpiadaren hamargarren edizioa aurkeztuko da urriaren 7an Bilbon

Zientzia eta teknologiaren Elhuyar Olinpiadak hamar urte beteko ditu
Elhuyar Fundazioa
Actualizado: miércoles, 5 octubre 2011 14:23

BILBO, 5 Oct. (EUROPA PRESS) -

Elhuyar Fundazioak DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat antolatzen duen zientzia eta teknologiaren olinpiadak hamar urte bete ditu, eta hamargarren edizioa urriaren 7an aurkeztuko da, ZAWP zentroan, Bilbon, Elhuyar Fundazioko iturriek iragarri dutenez.

Hamar urteotan, Euskal Herriko 10.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute olinpiada honetan. Urtemuga aitzakiatzat hartuta, zenbait berrikuntza sartu dira aurtengo lehiaketan, eta horien berri emango da urriaren 7ko aurkezpenean.

Ekitaldia goizeko 11:15etik aurrera izango da, Bilboko ZAWP Zorrozaurre Work Art in Progress zentroan, eta han izango dira Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia eta Danel Solabarrieta Elhuyar Olinpiadaren arduraduna.