ZineAraba aire zabaleko euskarazko zinema zikloa hasiko da larunbatean, Argantzunen

Zineraba zikloa larunbatean hasiko da
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: viernes, 7 julio 2017 16:42

GASTEIZ, 7 (EUROPA PRESS)

ZineAraba aire zabaleko euskarazko zinema zikloaren laugarren edizioa hasiko da larunbatean, uztailaren 7an, Argantzunen. Programa Arabako sei udalerritan izango da eta Ozaetan amaituko da abuztuaren 25ean. Ekimenaren bitartez, Arabako Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatu nahi du, herrietan euskaraz egiteko espazio berriak eskainiz.

Iazko edizioak "balorazio bikaina" izan ondoren, Arabako Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Igone Martinez de Lunak adierazi du "ekimen berezia" dela eta beste urte batzuetan arrakastatsua izan dela. Horrela, jendea parte hartzera animatu du, "aisialdirako proposamena eta bizilagunekin euskaraz aritzeko aukera baita".

Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetzari esker eta Arabako euskara zerbitzuen kudeaketaren bidez egin ahal izan da ZineAraba. Hain zuzen, finantza erakundeak 6.000 euro eman ditu programarako.

Laboral Kutxako Kepa Ortiz de Urbinak nabarmendu duenez, "naturaltasuna normalizazioaren adibide da, askoz erraz eta aberasgarriagoa baita hezkuntza haurrekin eta gazteekin egitea"

Zinema euskaraz eskaintzen duen proposamena 5 eta 45 urte bitarteko jendearentzat da, adin tarte horretan baitaude lurraldean elebidun gehien. Zikloan ikusgai izango diren filmen artean daude "Asterix eta jainkoen egoitza", "Printze txikia", "Tximinoen erresuma" edo "Gernika", besteak beste.