Zinema Euskaraz programak beste bost film hautatu ditu euskarara bikoizteko

"Igelen Erresuma" Filma
ZINEUSKADI
Actualizado: martes, 25 abril 2017 12:45

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Zineuskadi plataformak sustatzen duen Zinema Euskaraz programak beste bost film aukeratu ditu areto eta zirkuitu alternatiboetan merkataritzako estreinaldiak euskaraz bultzatzeko helburuarekin: "ORM Elurretako Erresuman" (Errusia), "Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin" (Frantzia eta Belgika), "Igelen Erresuma" (Txina), "Ardiak eta Otsoak" (Errusia) eta "Richard zikoina" (Belgika, Alemania, Luxenburgo eta Norvegia).

Lehen hiru filmak jada estreinatu dira, eta gainontzeko bi pelikulak maiatzaren 5ean eta 12an estreinatuko dira, hurrenez hurren. Film guztiak animazio generokoak dira eta haur zein familia osoari bideratuta daude, Zineuskadik jakinarazi duenez.

Zinema Euskaraz egitasmoaren helburua da euskal balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen eta aisialdian normalizazioa bultzatuko duen film sorta herritarren eskura jartzea.