Zinemaldia.- Rossy de Palmak Basque Country Gastronomiko saria jasoko du asteazkenean

Rossy de Palma
JOSEFINA BLANCO - Archivo
Actualizado: martes, 25 septiembre 2018 16:44

DONOSTIA, 25 Sep. (EUROPA PRESS) -

Rossy de Palma aktore espainiarrak Basque Country Gastronomiko saria jasoko du asteazkenean, irailaren 26an, 66. Donostia Zinemaldiaren baitan. Saria emateko ekitaldia arratsaldeko 18.30ean izango da, Kursaal jauregiaren kanpoaldean dagoen Euskadi Basque Country karpan.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren eta Gipuzkoako Ostalaritza Eskolaren arteko elkarlanaren ondorioa da Basque Country Gastronomiko saria, eta gastronomiaren esparrutik zinemagintzako pertsona bati aitortza egiteko ematen da.

Horrrela, Euskadiko jatetxe ezaguneterako gonbidapenak eta kalitatezko produktu esanguratsuenekin osatutako otarra jasoko ditu aktore espainiarrak, besteak beste, Idiazabal gazta, Arabako Errioxako ardoa, Getariko Txakolina edota Eusko Label produktuak.

Rossy de Palmarekin ekitaldian izango dira Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria, Mikel Ubarrechena Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko presidentea eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua.