Zinemaldirako 800 sarrera banatuko ditu Donostiako Udalak hiriko langabeen artean

Actualizado: lunes, 12 septiembre 2011 19:13

DONOSTIA, 12 Sep. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak hilaren 16an hasiko den Zinemaldirako 800 sarrera banatuko ditu hiriko langabeen artean. Sarrerak udaletxeko beheko solairuan banatuko dira irailaren 13an, 14an eta 15ean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Sarrerak eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira: langabea izatea, Donostian erroldatuta egotea eta 29 urtetik gorakoa izatea.

Familia bakoitzeko bi sarrera banatuko dira gehienez.

Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, sarrerak banatzeko hiru teknikari izango dira, prozesua ahalik eta azkarren burutzeko. Donostiako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Zinemaldiari ekimen honi emandako babesagatik.