Zodiacs eta The Screamin' Targets taldeek joko dute ostegunean Bilboko Kafe Antzokian

Rock and roll doinuak Errege bezperan Bilboko Kafe Antzokian
Kafe Antzokia
Actualizado: lunes, 2 enero 2012 14:57

BILBO, 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Kafe Antzokiak rock and roll jai berezia antolatu du Errege egunaren bezperarako, urtarrilaren 5erako, Zodiacs eta The Screamin' Targets taldeen kontzertuekin. Ateak 21:30ean zabalduko dira eta kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Sarrerak 10 euroko prezioa du, areto bilbotarreko iturriek jakinatazi dutenez.

Horrela, Zodiacs talde getxotarra argitaratu berri duen "Radiaciones luminosas" diskoa aurkezten izango da Kafe Antzokian. Joan den urrian Paco Loco ekoizlearekin grabatu zuten diskoa Cadizen.

Beraiekin batera The Screamin' Targets talde donostiarra izango da. 2010ean sorturiko power pop eta rock'n'roll taldea da, eta Arturo Ibañez gitarristak (NCC), Arturo Zumalabe bateria-jotzaileak (NCC), Beñat Bergara (Lili and the Tomboys) baxu-jotzaileak eta Gigi Peligro (Supertrooper) abeslariak osatzen dute.

Bi taldeen kontzertuen ondoren, rock'n'roll doinuekin gozatzeko aukera izango da, Zodiacs taldeko lagunak DJ lanetan arituko baitira, eta baita DJ Juanelo ere.