Zuberoako literatura eta musika izango dira protagonista asteartean Bilboko Arriagako Gelatxoan

Emanaldiko kartela
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 20 febrero 2012 12:47

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Arriaga Antzokiko Gelatxoak aurrera darrai "Literatura eta musika euskaraz" zikloarekin, eta astearte honetan, otsailaren 21ean, Zuberoako literatura eta musika izango dira protagonista, Erramun Martikorenaren, Pier Paul Berzaitzen, Mixel Arotzeren eta Mixel Etxekoparen partaidetza izango duen "Xuberoa, literatura eta kantua" saioan. Arriga Antzokiko Foyerean izango da emanaldia, 20:00etatik aurrera.

   Antzoki bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, hain txikia izanagatik, betidanik Zuberoak parte handia eman dio euskal kulturari, bertako kantatzeko modu berezi ia bakarrarekin, dantzekin, pastoralekin eta maskaradekin.

   Mikel Etxekopar txistulariak ongi pertsonalizatzen du Zuberoako espiritu hori, eta Mikel Arotzek bere abots bereziaz kantatzen ditu artzain eta menditarren kanta zaharrak melankoniaz beterik. Halaber, nafarra izan arren, Erramun Martikorenak asko maite du Zuberoko ohiturako kantagintza, eta Pier Paul Berzaitzek aspalditik bere sorkuntza guzietan kantatzen du bere herria eta gaurkotasun bat ematen dio bere lanari.