Tapia eta Leturiak Kilometroak jaiaren aldeko kontzertua emango dute otsailaren 28an

Actualizado: lunes, 16 febrero 2015 14:06
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

   DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Joseba Tapiak eta Xabier Berasaluze Leturiak osatzen duten trikitilari bikotea talde formatuan berriz ikusteko aukera egongo da otsailaren 28an, Usurbilen (Gipuzkoa), Kilometroak jaiaren aldeko kontzertuan. Emanaldia Sutegiko auditoriumean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

   Aurtengo Kilometroak antolatzen duen Usurbilgo Udarregi ikastolako arduradunek jakinarazi dutenez, Mikel Artieda baxu jotzaileak eta Txus Aranburu teklatu jotzaileak lagunduko diete Tapia eta Leturiari datorren larunbateko emanaldian.

   Hala ere, laukoteak ez du beste kontzerturik eskainiko Usurbilgoaz aparte, beren beregi elkartuko baita Gipuzkoako ikastolen aldeko festari laguntzeko. Sarrerak 15 eurotan dira salgai Usurbilgo Udarregi ikastolako idazkaritzan, Gattunk dendan eta Txirrista tabernan.