EUSKADI.-UEUk "Buruxkak" unibertsitate mailako liburutegi digitala aurkeztuko du ostegunean Bilbon

Actualizado: martes, 10 abril 2007 13:42

BILBO, 10 Abr. (EUROPA PRESS) -

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) "Buruxkak" unibertsitate mailako liburutegi digitala aurkeztuko du datorren ostegunean, Bilboko bere egoitzan.

UEUren iturrien arabera, egitasmo honen helburua unibertsitate mailako materiala erabiltzaileen esku jartzea da, batez ere unibertsitario euskaldunen eskura, ikertu, ikasi zein kontsultatzeko. Doako zerbitzua da eta gisa honetako lehen liburutegia bihurtuko da.

"Buruxkak" egitasmoaren aurkezpena UEUko Bilboko bulegoan izango da, goizeko 11,00etan hasita, eta bertan izango dira Lore Erriondo UEUko zuzendaria eta Xabier Isasi UEUko Argitalpen arduraduna.