Guggenheim Bilbao Museoak "Artea eta espazioa" erakusketa inauguratuko du astelehenean

Agnieszka Kurant-en lana
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado 03/12/2017 12:41:54 CET

BILBO, 3 Dic. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak "Artea eta espazioa" izeneko erakusketa inauguratuko du astelehenean, abenduaren 4an. Eduardo Chillida euskal artistak eta Martin Heidegger filosofo alemanak 1969an gauzatutako lankidetza du abiapuntu erakusketa, hain zuzen. Elkarlanaren emaitza "artista liburu bat" izan zen, eta bertatik hartu du erakusketak izenburua.

Museo bilbotarretik jakinarazi dutenez, Heideggerren eta Chillidaren arteko aparteko elkarrizketan lekua, gauzen presentzia eta artearen eta zientziaren arteko harremana moduko kontzeptu eta galderakagertu ziren. Bada, horiek gaurkotu eta garatze aldera, nazioarteko artistek egindako ehundik gora lan ditu ikusgai erakusketak, eta azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historiaren gaineko berrirakurketa eskaintzen du.

Marcius Galan, Agnieszka Kurant, Asier Mendizabal, Ivan Navarro, Damian Ortega, Sergio Prego edo Alyson Shotz artisten lanak izango dira ikusgai. Manuel Cirauqui da erakusketaren komisarioa.