BILBO 4 Feb. (EUROPA PRESS) -
Bilboko gotzain Mario Izetak Gotzain Kontseiluko talde berria izentadu du, eta Angel Mari Unzuetak eta Felix Alonsok bikario nagusi zereginak egingo dituzte aurrerantzean Bilboko Elizbarrutian.
Halaber, Bilboko Elizbarrutiko iturriek jakinarazi dutenez, Kerman Lopezek eta Felix Larrondok Ezkerraldeko eta Meatzaldeko, eta Uribe aldeko bikariotzak hartuko dituzte berriro, hurrenez hurren.
Azkenik, Anton Rey Bilbo-Abandoko bikarioa izango da aurrerantzean, eta Jose Agustin Maizek Durango eta Gernikako bikariotzen ardura izango dute.