'Aresti eta abesti' dokumentala emango dute Bilboko 68. Zinebi jaialdian

Archivo - Zinebi 68
BILBOKO UDALA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 19 noviembre 2026 11:47

BILBO 19 (EUROPA PRESS)

Digitalak enpresak Euskaltzaindiarentzat ekoitzitako 'Aresti eta abesti' dokumentala proiektatuko dute Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 68. edizioaren barruan larunbatean, azaroaren 21ean. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Guggenheim Bilbao Museoaren Auditoriumean.

Euskaltzaindiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Juan Felipe Garces Gabilondok zuzendu du lana, Gorka Arreseren gidoiari jarraituz, eta musika Juantxo Zeberio Etxetxipiarena da. Dokumentalak Gabriel Arestiren obra eta eragina aztertzen du, bere poesiaz gain, musikariekiko harremana eta euskara batuaren sorreran izan zuen aitzindaritza nabarmenduz.

Hain zuzen, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan musikari berriak sortu ziren Euskal Herrian, orduan 20 eta 30 urte tartean zeudenak, hala nola Mikel Laboa, Benitxo Lertxundi, Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Oskorri edota Urko, eta beraietako batzuk Arestiren poemak musikatu eta abestu zituzten euskal kulturaren erreferente bihurtuz.

Bada, 50 urte geroago, adin bereko abeslari emakumeak, Arestiren abestien bertsio berriak interpretatu dituzte. Dokumentalean agertzen diren kantari gazteen artean daude Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Paul Beitia, Maider Galardi, Ane Garcia, Andoni Imaz, Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Kattalin Barcena, Josune Arakistain, Lide Hernando eta Ana Arsuaga.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado