Bermeoko portuko Xixili-Erroxape kaia konpontzeko lanak hasi dituzte

Bermeo
EUSKO JAURLARITZA - Archivo
Actualizado: lunes, 18 febrero 2019 12:37

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Bermeoko portuko (Bizkaia) Xixili-Erroxape kaia konpontzeko lanak hasi dituzte astelehen honetan, itsasoaren eraginez eta merkataritza arloko enpresen zamaketa lanetarako erabiltzen den makinaria astuna erabiltzearen ondorioz, sortutako narriadura egoera konpontzeko. Obra bi sailetan banatuko da eta Erroxape eta Xixili kaien konponketa barne hartzen duen proiektuaren barruan dago. Aurreikuspenak betetzen badira, lanak zazpi hilabetetan amaituko dira.

Bi eraikuntza proiektuak Typsa ingeniaritza etxeak idatzi zituen. Erroxapeko lanez arduratuko den enpresa Ferrovial-Agromán S.A. da, 1.508.704,95 euroko esleipen aurrekontuarekin, BEZ aparte, eta Xixili kaiko lanak Viuda de Sainz, S.A. enpresak egingo ditu, 1.027.651,54 euroko esleipen aurrekontuarekin, BEZ aparte, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

"Xixili kaiaren konponketa eta indartzea eta Bermeoko portuko merkataritza kaiaren zoladura eta zerbitzuen berrezarpena" izeneko proiektuaren bigarren sailari dagokion Erroxape kaian, azalera osoko zoladura berriztatzeaz gain, ukitutako zerbitzuen berrezarpena osatuko da, eta merkataritza kaien drainatze sare berria egingo da. Amilburuaren gailurraren kota 0,5 metro altxatuko da, itsasoko klimaren egungo baldintzak kontuan izanda. Aurreikuspenak betez gero, lanak irailean amaituko dira.

Xixili kaiaren konponketa jasoko duen lehenengo sailari dagokionez, lanak martxoan hasi eta urrian amaituko direla aurreikusi da. Xixilin egitura konponduko da, eta biltegi gunearen zoladura hobetuko da, portuaren behar berrietara egokitzeko. Horrez gain, ukitutako zerbitzuen berrezarpena osatuko da, eta merkataritza kaien drainatze sarea egingo da, kokalekuarekin bat datorren estetika lortzeko.