Bertso Eguna ospatuko da larunbatean Lesakan, egun osoko egitarauarekin

Bertso Eguna 2025 Lesakan
BERTSOZALE
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 enero 2025 10:23

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Lesakan (Nafarroa) ospatuko da 2025eko Bertso Eguna larunbatean, urtarrilaren 25ean, eta Bertsozale Elkarteak eta Bortzirietako Bertso Eskolak egun osoko egitaraua prestatu dute elkarlanean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 10:00etan jarri da hitzordua, Oinak Bidean ibilbidea egiteko Harriondoatik hasita. Ondoren, bertso poteoa egongo da eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute. Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.

Arratsaldeko jaialdian bertso gehiago entzuteko aukera izango da, eta 'XXI mende, 25 (H)illbetz' bertso saioa izango da Harriondoan, 17:00etan hasita. Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia ariko dira kantuan, eta gai jartzailea Alaitz Rekondo Ferrero izango da.

Saioaren ostean ere izango da festa giroa. 20:30etik aurrera afaria egongo da sagardotegian, eta afalostean, berriz, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak izango dira. Eguna biribiltzeko DJa izango da Arranon. Arratsaldeko ekitaldirako zein afarirako sarrerak agortuta daude.

Contenido patrocinado