Foto: BILBAO BASKET
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 11 (EUROPA PRESS)
Bilbao Basket taldeak Bilboko Aste Nagusia bukatzen denean hasiko ditu denboraldi aurreko entrenamenduak, eta jokalariek abuztuaren 25ean eta 26an egingo dituzte azterketa medikoak Pablo Aranda IMQko medikuaren aginduetara.
Azterketa medikoak bukatuta hasiko dira lehen entrenamendu saioak, eta ondoren, taldea Monzonera (Hueska) joango da, irailaren 24an eta 25ean bertan egon eta, handik, Vielhara (Lleida) joateko, irailaren 26tik 30era denboraldi aurrea jarraituz.
Talde bilbotarreko arudradunek bere webgunean jakinarazi dutenez, "erlojuz kontra" ari dira taldea osatzen, azken asteetako egoerak "ez baitu lana erraztu". Horrela, gaur egun, Alex Mumbru, Raul Lopez, Axel Hervelle eta Dairis Bertans dira taldeko bizkarrezurra, eta entrenatzailea Sito Alonso izango da, Munduko Txapelketa bukatzen denean Espainiako Saskibaloi Federazioarekin duen kontratua behin amaituta.
Halaber, taldea aste honetan hasiko da 2014-2015 denboraldiko bonuak kobratzen. Ordainketa helbideratuta ez duten bazkideek irailaren 5a arte egin dezakete ordainketa, eserlekua mantendu nahi badute.
Bilbao Basket taldeko arduradunek "leialtasuna eta pazientzia" eskertu diete bazkideei eta harpidedunei, eta "etorkizuneko proiektu sendo eta liluragarri batez eta saskibaloi onaz gozatzeko aukera emango duen kudeaketa argi eta zorrotz batekin" itzuli nahi dietela adierazi dute.