Bilboko Berreginen Museoaren Manuel Balsa 'El Ruso' aire libreko margolaritza lehiaketa egingo da larunbatean

Archivo - Lehiaketaren aurreko edizio bateko parte hartzaile bat
BERREGINEN MUSEOA - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 4 septiembre 2024 17:38

BILBO 4 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa 'El Ruso' aire libreko margolaritza lehiaketaren 15. edizioa egingo du larunbatean, irailaren 7an, Bilbo Zaharrean eta San Frantzikon, eta interesa duen eta margolaritza maite duen edonork parte hartu ahal izango du, ume zein heldu.

Antolakuntzatik jakinarazi duetnez, Haur-Gazteen (15 urtera arte) eta Helduen (16 urtetik aurrera) kategoriak izango dira, eta lehiaketa 08:30etik 14:00etara arte egingo da. Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri paisaia hobekien islatzen duen artelana aurkitzea da lehiaketaren helburua.

Horrela, parte hartzaileek beren trebetasun teknikoa eta artistikoa erakutsi ahal izango dute, aipatutako gaiari helduz. Zenbait urtez akuarelak besterik ez ziren onartu lehiaketan, baina azken urteotan teknika librea da.

Izen-ematea larunbateko 08:30etik 10:00etara egingo da, Bilboko Berreginen Museoan, eta euskarri lau eta zuria 08:30 eta 10:00ak bitarte zigilatuko da San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Euskarriaren aldeetako bat ere ezin izango da izan 50 zentimetro baino laburragoa, ezta 150 zentimetro baino luzeagoa ere, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Artistek lana egiteko beharrezkoa duten material guztia eraman beharko dute.

Lehenengo saria 1.000 eurokoa izango da, bigarrena 500 eurokoa eta hirugarrena 250 eurokoa. Gainera, 500 euroko beste sari bat izango da akuarela onenarentzat, eta haurrentzako marrazteko materiala eta museoaren margolaritza ikastaroko ikasleentzako sari berezia ere emango dira.

Gaian adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu artelan irabazleak. Gainera, litekeena da aurkeztutako artelanetariko batzuk Berreginen Museoko gela batean ikusgai jartzea.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado