BILBO 9 Dic. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak ibilgailuen zirkulaziorako itxiko du Gregorio Baklparda kale osoa eta bertako aparkalekuak okupatuko ditu datorren asteko astelehenean, asteartean eta asteazkenean, abenduaren 12an, 13an eta 14an, bidea fresatzeko, asfaltatzeko eta margotzeko lanak egiteko.
Zehazki, kalea 08:00etatik 20:00etara bitarte okupatuko da hiru egunetan, gutxi gorabehera, eta lanak zatika egingo dira, Agirre Lehendakaria etorbidean hasi eta Orixe kalerako noranzkoan.
Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta langileak bertan egongo dira ibilgailuen joan-etorriak eta garajeetarako sarrera-irteerak erregulatzeko.