Bilboko Konpartsek aurtengo Aste Nagusiaren egitaraua aurkeztu dute

Archivo - Aste Nagusiko tsosnak 2024
Iñaki Berasaluce - Europa Press - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 5 agosto 2025 13:52

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusiaren egitaraua aurkeztu du astelehen honetan, abuztuaren 4an, Arriaga Plazan. 600 jarduera baino gehiago proposatu dituzte konpartsen, Federazioaren eta Jai Batzorde Mistoaren artean.

Bilboko Konpartsek jakinarazi dutenez, kirola izango da jaietako protagonista nagusietako bat: xake lehiaketak, swing dantza tailerrak, goitiberak, piraguak, konpartsen arteko ur jolasak, waterpolo, rubik lehiaketa, igel-toka, ostiralean Hiri Krosa eta saskibaloi lehiaketa asteazkenean Arriaga plazan dira kirola bultzatzeko proposatu dituzten ekintzetako batzuk.

Musikari dagokionez, 250 kontzertu egongo dira, batik bat, Naxker, Ksus Belly, Chulería Joder, Ezpalak, Ziztada & Erlantz, Kaparrak eta Bengo daude, txosnetan konpartsek eta guneek antolatutako DJ eta pintxada ezberdinez gain.

Urtero bezala lehiaketa gastronomikoa egingo da egunero Areatzan, baina hainbat berritasunekin: munduko platera, aurten, arroza izango da, eta lehen igandean lehiatuko da, 17an, eta bigarren igandean buztan gisatu lehiaketa itzuliko da.

Aste Nagusian soilik funtzionatuko duen webgune berri bat ere sortu dute, eta iaz martxan jarritako web aplikazioarekin batera, programazio osoa nahiz txosnen mapa, erasoen aukako protokoloak edota AstenagusiPedia kontsultatu ahal izango dira bertan.

Lehen aldiz, txosna guztiek diseinu bera edukiko dute "Txosnak. Gureak, danonak" kanpaina islatuz, guztiona den espazio inklusibo batekiko konpromisoa eta txosnen balio kultural eta errebindikatzailea erakutsi nahi duena.

Contenido patrocinado