Bilboko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza eman dio FAS Zinekluba elkarteari

Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 21 abril 2022 11:51

BILBO 21 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak FAS Zinekluba elkarteareki duen harremana indartuko du, Gobernu Batzordeak onartu duen 10.000 euroko dirulaguntzaren bidez. Hirian urte osoan kultur proposamenak gauzatzen dituzten elkarteekin duen konpromisoa sendotu eta berretsi nahi du udalak laguntza hauekin.

Horrela, diru ekarpen horri esker, Bilboko FAS Zinekluba elkarteak 'Zinema emanaldiak jatorrizko bertsioan' izeneko egitaraua garatzen jarraituko du, Bilboko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

FAS Zinekluba irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da. 1953an sortu zen, eta, beraz, Estatuko zineklubik zaharrena eta Europako bigarren zaharrena da. Gaur egun 150 bazkide eta batez beste 400 ikusle ditu.

Contenido patrocinado