Bizkaia Zubiak enbaxadore izendatu du Unai Basurko nabigatzailea

Unai Basurko, Bizkaia Zubiaren enbaxadore
PAKEA BIZKAIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 6 marzo 2012 17:51

BILBO 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaia Zubiak enbaxadore izendatu du astearte honetan Unai Basurko nabigatzailea bere ibilbideagatik. Unai Basurkorentzat Bizkaia Zubia monumento bat baino gehiago da, "mundurako atea" bezala ikusi baitu beti. Horregatik, txapelketetan zein Pakea Bizkaia proiektu hezitzailean, Bizkaia Zubia izan da irteera eta helmuga.

Bizkaia Zubiak nabigatzaile bizkaitarraren keinua eskertu nahi izan du eta horregatik ospatu da ekitaldia. Unai Basurkok berak eta Bizkaia Zubiko kontseilari Marta Uriartek aurkeztu dute ekitaldia, eta han izan dira Gabino Martinez de Arenaza Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Ander Ezkurra, Jesus Abad eta Aitor Intxausti BBK-ko ordezkariak, Imanol Landa Getxoko alkatea eta Mikel Torres Portugaleteko alkatea ere egon dira.

Maria Uriartek eta Unai Basurkok opari bana eman diote elkarri. Gainera, Pakea Bizkaia proiektuak Basurkoren ibilbideari buruzko bi bideo eman dizkio, Bizkaia Zubiko itxaron-gelan proiektatuko direnak datorren hilabeteetan zehar.

2010eko udatik, Unai Basurko proiektu hezitzaile berri batean dago murgilduta: Pakea Bizkaia. Orain arte 7.000 ikasle baino gehiago pasa dira egoitzatik proiektua ezagutzera, baita espedizioetan jasotako materiala ikustera ere. Kurtsoan zehar, ikasleentzat zuzenduta dauden ekintzetaz gain, beste hainbat jarduera egiten dira.

Contenido patrocinado