Bizkaiko Aldundiak enpresentzako beste 120 modulu ditu elkartegien sarean

Bizkaiko elkartegiak
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 6 octubre 2010 19:25

BILBO 6 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseilua "Elkartegiak" programako laguntzen araudia onetsi du gaurko bileran, Bizkaiko enpresei bulegoentzako moduluak eta industria-pabilioiak eskaintzeko. Gaur egun, Bizkaiko Aldundiak bederatzi elkartegi ditu eta 120 modulu eskaintzen ditu.

Programako laguntza garrantzitsuena izan ohi da Azpiegiturak, S.A.U. sozietatearekin errentamendu-kontratu bat eskaintzea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Sailari atxikitako foru sozietate hori da elkartegien sarea osatzen duten bederatzi zentroen titularra.

Honako hauek dira zentroak: Barakaldo elkartegia; Belako 2 elkartegia; Bolueta elkartegia; Boroa elkartegia; Landako elkartegia;

Markina elkartegia; Teknologi Parkea elkartegia; Sondika elkartegia;

Trapaga elkartegia.

Alokairua gehienez ere hiru urterako izango da, Boroako elkartegian izan ezik, han bost urterako baita. Bada, programa horrek, gainera, enpresek erabiltzen dituzten lokalak erosteko aukera ere eskaintzen du.

Moduluok enpresa berrientzat zein aurretik daudenentzat dira. Azken horien kasuan, gerta daiteke instalazioak handitzeko beharra izatea, edo lekuz aldatzekoa, esaterako, egungo instalazioak hiri-antolamendutik kanpo geratu direlako.

Gaur egun, Azpiegiturak sozietateak 120 modulu ditu libre enpresa-proiektu bat duten ekintzaile, enpresa, zentro edo erakundeei eskaintzeko, bai eta arlo teknologikoan edo kudeaketa-sistemetan osagai berritzaile handia duten sozietate berriei ere. Gainera, sortu zenetik, foru sozietateak 1.600 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu du.

Elkartegietako batzuk sektore zehatzetan daude espezializatuta: automobilgintza, Boroan; gizarte-ekonomia, Boluetan; enpresa sortu berriak, Teknologi Parkean. Abian dagoen azken proiektuetako bat Getxon zentro bat eraikitzea da, Areetako azoka zaharra zegoen lekuan.

Elkartegi hori BiscayTIK proiektuaren osagarri izango da: bulegoentzako moduluak dira, batez ere informazioaren teknologia berriei lotutako enpresentzat.

Contenido patrocinado