Derioko Kiroldegian 2025-2026 kirol ikastaroetan izena emateko epea irailaren 1etik 14ra zabalduko da

Derioko Kiroldegiko 2025-2026 kirol ikastaroak
DERIOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 28 agosto 2025 11:54

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Derioko Udal Kiroldegiak irailaren 1etik 14ra irekiko du 2025-2026 kirol ikastaroetan izena emateko epea (abonatu zein ez abonatuentzat). Aurten ere, ur eta lurrezko jarduera fisiko gidatuen programazio zabala izango da, helduentzat zein txikientzat.

Udalak jakinarazi duenez, jarduera gidatuen programa mantenduko dute, hala nola igeriketa ikastaroak, aquagym eta igeriketa eskola martxan izango dira. Horiez gain, pilates, zumba, yogalates, adinekoentzako gimnasia, aerogap, TRX, full body, spinning, body hit, high training... bezalako ikastaroak ere eskainiko dira, besteak beste.

Ikastaroen funtzionamendu onak eta kirolarien gogobetetasunak ikasturte honetan aldaketa gutxi egotea eragin dute. Nobedade nagusia, astelehenean eta asteazkenan goizez pilates saioak eskaintzea izan da.

Izena ematea Derioko Udalaren webgunean izango da. Abonatuek lehentasuna izango dute plazen zozeketan eta Kirol Txartelarekin ere abantailak izango dituzte. Zerrendak DUKeko iragarkien taulan eta Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado