Actualizado 30/10/2015 12:01 CET

EAEko Auzitegi Nagusiak aktak euskara hutsean bidaltzearen aldeko epai irmoa eman du lehen aldiz

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Irurako Udalari (Gipuzkoa) arrazoia eman eta beste auzi baterako eskatutako informazioa euskara hutsean bidaltzeagatik Espainiako Gobernu Ordezkaritzak jarritako helegitea atzera bota du. Epaia irmoa da, eta ez du beste helegiterik onartzen, UEMAk jakinarazi duenez.

   Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gogorarazi duenez, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak hainbat udalen aurrekontuak auzitara eraman zituen aurreko legealdian, besteak beste, Udalbitzarentzat saila izateagatik aurrekontu horietan.

   Irura izan zen Euskal Herriko udal hautetsien instituzioari ekarpena egiteagatik auzitara eraman zuen udaletako bat. Auzi horretarako informazioa eta dokumentazioa eskatu zion Espainiako Gobernu ordezkaritzak Irurako Udalari, tartean aurrekontuak onartu zituzten udal osoko bilkuraren akta. Irura udalerri euskalduna eta UEMAko kide izaki, euskara hutsean aritzen da, eta euskara hutsean igorri zuen informazioa Espainiako Gobernu Ordezkaritzara.

   Aurrekontuen aurkako helegiteak jartzeko epe zehatz bat izaten da, informazioa jasotzen denetik hasita. Espainiako Gobernu Ordezkaritzak epe horretatik kanpo jarri zuen helegitea, Irurako Udalak bidalitako informazioa ez jasotzat eman zuelako, euskara hutsean jaso izanak baliorik ez zuelakoan. Donostiako Lurralde Auzitegiak, ordea, Irurako Udalari eman zion arrazoia, akta eta informazioa euskara hutsean bidaltzea zilegi zuela adieraziz. Helegitea jarri zion epaiari Urkijok, eta EAEko Auzitegi Nagusira iritsi zen kontua.

   Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du kontua, Irurako Udalaren aldeko epai irmoa plazaratuz. Azken batean, 1982ko eta 1992ko legeak aipatuz, EAEn euskara ofiziala denez administrazio publikoek euskaraz aritzeko eta, beraz, euskara ulertzeko gai izan behar dutela adierazten du epaiak, eta atzera botatzen du Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren helegitea, azken honi auziaren gastuak ordaintzera behartuz, UEMAk jakinarazi duenez.

   Gai hauetan udalerri euskaldunen defentsan aritzen diren abokatuen esanetan, "epaia garrantzitsua da, irmoa delako eta jurisprudentzia aurrekaria sortzen duelako". "Orain arte Bilboko eta Donostiako Lurralde Auzitegien epaiak genituen, aktak euskara hutsean bidaltzearen zilegitasunaz. Bilbokoak ezetz ebatzi zuen, eta Donostiakoak baietz. Orain, lehen aldiz, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia dator, eta irmoa da gainera", azaldu dute.

Lo más leído

  1. 1

    Conte anuncia que dimitirá este martes como primer ministro de Italia

  2. 2

    El Congreso tramita, con el rechazo de Vox y PP, la petición para investigar si hay ultras en el Ejército

  3. 3

    ¿La COVID-19 se transmite a través de los alimentos?

  4. 4

    La OMS avisa de que esta semana se puede llegar a los 100 millones de personas contagiadas de Covid-19

  5. 5

    Maduro anuncia un antiviral que "neutraliza al cien por cien" el coronavirus