BILBO 4 (EUROPA PRESS)
Sei pertsona zauritu dira ostiral honetako 14:00ak jotzear zirela Bilbobuseko unitate batek eta tranbia batek Bilboko Plaza Zirkularrean talka egin ondoren. Lau zauritu Basurtuko ospitalera eraman behar izan dituzte.
Hain zuzen ere, Bilboko Udaleko iturrien arabera, tranbiaren gidaria eta beste hiru pertsona eraman dituzte erietxera, eta gainerako bi zaurituak istripuaren tokian bertan artatu dituzte.
Antza denez, A9 Santa Marinako Ospitalea-Abando lineako autobus batek maniobra egin behar izan du plazaren biribilgunean gurutzatu zaion taxi bat ez jotzeko, eta aurrez aurre egin du talka orduan plaza gurutzatzen ari zen tranbiarekin. Trafikoa normalizatu da inguruan.