BILBO 21 Mar. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maretxoaren 22an, aldaketak espero dira, batez ere ipar partean. Egunaren hasieran zerua hodei gutxirekin egongo da, kostaldean izan ezik, bertan behe-hodei batzuk ager baitaitezke jada. Goizean haizea iparraldetik finkatu eta eguerdi inguruan indartzen hasiko da; ordutik aurrera behe-hodeiak ugarituz joango dira eta iparralde osora eta hegoaldeko zenbait tokitara hedatuko dira, batez ere Arabara. Egunaren bigarren partean euria egin dezake Kantauri isurialdean.
Tenperaturak behera egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 33 gutxienez eta 15 gehienez.
Kostaldean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, etra eguerdi inguruan ipar-osagaira aldatuko da 4ko tarteekin, ipar-mendebaldekoa nagusituz; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin eguerditik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bigarren partean 1,5-2 metro artekoak. Itsasgorak 06:37an eta 18:55ean izango dira, eta itsasbehera 12:44an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.