Berdintsu jarraituko du asteazken honetan

Archivo - Goi-hodei batzuk
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 4 marzo 2026 7:05

BILBO 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, martxoaren 4an, eguraldiak berdintsu jarraituko du. Kostaldean zerua hodei gutxirekin egongo da eta eguzkia izango da jaun eta jabe; barnealdean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira eta hegoaldean zaparrada batzuk bota ditzake han-hemenka.

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da; arratsaldean kostaldean brisa ibil daiteke. Tenperaturan aldaketa handirik ez, gora egiteko joerarekin. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasbazterrean hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta arratsaldean eki/ipar-ekialdera aldatu eta 2-3koarekin ibiliko da; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak hasieran 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean metrobete ingurukoak. Itsasgorak 05:13an eta 17:32an izango dira, eta itsasbehereak 11:21ean eta 23:298n. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado