Euria goizetik aurrera igandean

Euria
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 24 enero 2026 16:12

BILBO 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, urtarrilaren 25ean, mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta goizetik aurrera euritara joko du. Goizean goizetik lgiroa atseginagoa izango da, hegoaldeko haizearekin, eta han-hemenka euri pixka bat egin dezake.

Alabaina, goizak aurrera egin ahala eguraldia aldatu egingo da. Haizeak mendebaldera egingo du eta indartu egingo da, batez ere Kantauri isurialdean, eta boladaka oso gogor joko du. Kostaldetik hasita euria denera iritsiko da eta zaparrada mardulak botako ditu, eta ekaitzak jo dezake; prezipitazioak ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean.

Elur-kota 900-1.100 metro artean egon daiteke. Tenperatura maximoak larunbat honetakoak baino gradu pare bat altuagoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 9 gehienez eta Iruñean 2 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsabazterrean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta eguerdi inguruan mendebaldera aldatuko da eta indartu egingo da, 6-7koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta arratsaldetik aurrera itsaso zakarra edo oso zakarra.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 4 metrora igoko dira. Trumoi-ekaitzak jo dezake. Itsasgorak 08:50ean eta 21:18an izango dira, eta itsasbehereak 02:33an eta 15:06an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado