BILBO 14 (EUROPA PRESS)
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, ezegonkortasuna handituko da eta tenperaturak behera egingo du. Zerua lainotuta agertuko da tarteka eta goizean euri langarra egin dezake Kantauri isurialdean. Arratsaldean, ezegonkortasuna areagotuko denez, trumoi ekaitzak jotzeko probabilitatea handituko da, batik bat hegoaldean.
Iparraldeko haizea gailenduko da eta tenperaturak beste koska bat egingo du behera, bereziki barnealdean, baina uda sasoiko tenperaturarekin jarraituko dugu bai egunez eta baita gauez ere. Hiriburuetan, Baionan 20 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 21 gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 17 gutxienez eta 28 gehienez eta Iruñean 19 gutxienez eta 31 gehienez.
Mendebal osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusi izanik 3koarekin. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin egunaren lehen partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0.5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Baliteke noizbehinka trumoi ekaitzak izatea. Itsasgorak 07:14an eta 19:30an izango dira, eta itsasbehereak 13:11an eta 01:42an. Uraren tenperatura 24 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro bitartean izango da.