Eguraldia.- Giro hotz eta nahasia ostegun honetan

Archivo - Lainotuta
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 26 marzo 2026 7:05

BILBO 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, martxoaren 26an, giro hotza eta nahasia. Lainotuta egongo da eta zaparradak egingo ditu, batez ere ipar partean eta egunaren lehengo zatian; edonola ere, zaparradak txikiak izango dira. Litekeena da 1.000-1.200 metro inguruan elurra egitea. Iparraldeko haize fina ibiliko da.

Tenperaturak beste koska bat egingo du behera, eta maximoak ozta-ozta iritsiko dira 9-10 gradura barnealdean eta 12-13 gradura kostaldean. Hiriburuetan, Baionan 6 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 9 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 10 gehienez.

Kostaldean ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta goizaldean 5eko tarte batzuekin, eta itsaskia eragingo du, goizaldean itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak goizaldean 3-3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 2 metrokoak. Itsasgorak 10:39an eta 23:17an izango dira, eta itsasbehereak 04:04an eta 16:35ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado